Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
25/08/2026

Vienako Urte Berriko Kontzertua Baluartera itzuliko da Philharmonic Ensemble taldearen eskutik 2027ko urtarrilaren 7an

Vienako Orkestra Filarmonikoko musikariek osatutako taldeak Ganbera Aretoan joko du berriro, Iruñeko auditoriumean egindako lehen emanaldiaren arrakastaren ondoren. Sarrerak salgai daude jada

  • Concierto Año Nuevo
  • Navidad Pamplona


Vienako Urteberriko Kontzertua datorren 2027ko urtarrilaren 7an (19:30ean) Baluartera bueltatuko da Vienako Orkestra Filarmonikoko hainbat kidek osatzen duten Philharmonic Ensemble taldearen eskutik. Wiener Musikvereinetik laurogeita hamar herrialde baino gehiagotara eskainitako gala ospetsutik egun gutxi batzuetara, Vienako ekitaldi ospetsuko musikari protagonistek Strauss dinastiaren errepertoriorik festazale eta distiratsuena interpretatzen dute zuzenean Iruñeko entzunaretoko Areto Nagusian. Bidaia-musikal ahaztezina balsetan, polketan eta martxetan barrena, bertan hainbat pieza ahaztezin entzun ahalko dira.

Concertalia S.L. ekoizleak antolatutako musika-emanaldi honetarako sarreren prezioak 34 €, 49 €, 59 € eta 69 € dira; PMR sarreren prezioa 29 € da, eta 18 urtetik beherakoek %25eko beherapena izango dute. Txartelak Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke. Halaber, online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 34,95 / 49,95 / 59,95 eta 69,95 euroan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.