Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
25/09/2026

Urriaren 30erako aurreikusita zegoen Federico Albaneseren kontzertua 2027ko ekainaren 5era atzeratu da

The Blue Hour biraren 10. urteurrenaren barruan Baluarteko Ganbera Aretoan egingo den emanaldia «artistaren egutegiaren berrantolaketa» dela eta atzeratu da. Sarrerek baliozkoak izaten jarraituko dute data berrirako

  • Federico Albanese
  • concierto Baluarte


Federico Albanese konpositore eta piano-jotzaile italiarrak Baluarteko Ganbera Aretoan urriaren 30ean (19:30ean) eskaintzekoa zuen kontzertua atzeratu egin da, «artistaren nazioarteko biraren egutegiaren berrantolaketa eta antolakuntzarekin zerikusirik ez duten logistika-arrazoiak direla eta», Promociones Musicales Get In-ek bidalitako ohar batean jakinarazi duenez. Kontzertuaren data berria 2027ko ekainaren 5a arratsaldeko 19:30ean izango da.

Kontzerturako erositako sarrerek data berrirako balio izango dute. Sarreraren zenbatekoa itzultzea eskatu nahi dutenek 2026ko urriaren 9ra arte egin ahal izango dute, ticketing@nicdo.es helbide elektronikora mezu bat bidalita edo 948 066 066 telefono-zenbakira deituta. Itzulketa erosketa egin zen modu berean egingo da; hau da, sarrera Internet bidez erosi bazen, erosketa egiteko erabilitako txartelera itzuliko da dirua, eta leihatilan erosi bazen, itzulketa leihatilan bertan egingo da. Epe hori igarota, ez da itzulketa gehiagorik onartuko.

Federico Albanesek eta ekoizpen-talde osoak bihotzez barkamena eskatu dute aldaketa honek eragin ditzakeen eragozpenengatik, eta eskerrak eman dizkiote publikoari zuzeneko musikarekiko erakutsitako babes eta ulermenagatik.