Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
26/02/2026

Dani Martinez 2027ko martxoaren 6an itzuliko da Baluartera 'Remember' ikuskizunarekin

Leongo komikoak 2050. urtetik gaur egunera arteko bidaia egingo du eta ahaztutako oroitzapenak gogora ekarriko dizkio publikoari. Sarrerak 24 eta 26 eurotan eskura daitezke

  • Dani Martínez humor
  • humor Baluarte


Dani Martínez komiko eta aurkezlea Baluarteko eszenatoki nagusira 2027ko martxoaren 6an itzuliko da Remember ikuskizunarekin; umorez, imitazioz, interakzioz, sorpresaz eta teknologiaz betetako bidaia izango dela agintzen duen emanaldia. Dani Martinezek denboran zehar jauzi bat egingo du, 2050etik gaur egunera, bere publikoarekin hitz egiteko eta etorkizunera begira zer ezin duten ahaztu zuzenean kontatzeko; zehazki, gurera datozenei beren bizitzetako une gogoangarriak gogoratzen lagunduko die, 2050ean desagertu egingo baitira.

Emanaldirako sarrerak 24 eta 26 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean jada salgai daude. Halaber, txartelak online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 26 eta 28 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).