Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
07/08/2026

'Loti Ederra' balleta 2027ko otsailaren 21ean iritsiko da Baluartera

Dagoeneko salgai daude Imperial Heritage Ballet konpainiaren eskutik Areto Nagusian 18:00etan taularatuko den ikuskizunerako sarrerak

  • Bella Durmiente
  • ballet clásico
  • danza Baluarte


Loti Ederra, errepertorio klasikoko obra handienetako bat eta balletaren dotorezia, fantasia eta distiraren ereserkia, Baluarteko Areto Nagusira iritsiko da 2027ko otsailaren 21ean (18:00etan), Imperial Heritage Ballet konpainiaren eskutik. Jauregi, maitagarri, sorginkeria eta errege-ospakizunez beteriko mundu liluragarri batera eramango duen ipuin honek Aurora printzesaren istorioa kontatzen du: madarikazio batek markatutako printzesa, maitasunaren indarrak gidatua.

Ballet klasikoko emanaldi honetarako sarrerak 34, 39 eta 42 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude dagoeneko. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 37, 42 eta 45 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.