Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
15/04/2025

Baluarten 'El Cascanueces' balleta taularatuko da bihar

Tchaikovskyren musika duen obra Areto Nagusira 19:00etan iritsiko da Nazioarteko Ballet Klasikoa konpainiaren eskutik

  • ballet clásico
  • danza Baluarte
  • Navidad Pamplona
  • Cascanueces


El Cascanueces, dantza klasikoaren maisulanetako bat, Baluarteko eszenatoki nagusira bueltatuko da datozen Eguberriotan, abenduaren 26an arratsaldeko 19:00etan hain zuzen ere, Nazioarteko Ballet Klasikoa konpainiaren eskutik. Konpainiak San Petersburgoko Mariinsky Antzokian 1892an estreinatutako istorio honen bertsio berezia eskainiko du, Tchaikovskyren musikarekin, Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin eta Marius Petipa-ren libretoarekin.

Sarrerak 18 eta 38 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.

Haurrentzako ipuinaren itxuran -panpinek bizia hartzen dute Gabon-gauean, eta, ondorioz, neskato protagonistak abentura magikoak biziko ditu-, ballet hau Gabonetako espirituaren fabula da, eta galdutako haurtzaroak eragindako nostalgiaz eta nagusien errealitatearen eta umeen ametsezko munduaren arteko talkaz dihardu. Ballet honetako protagonistak Marie izeneko neskatxa bat eta bere Gabonetako oparia dira: intxaur-hauskailua den panpina. Panpina hautsi egingo da eta une horretan magiaz betetako istorioa hasiko da...