Imperial Heritage Ballet konpainiaren eskutik iritsiko den ballet klasiko unibertsal honetarako sarrerak salgai daude jada
El Cascanueces, ballet klasiko unibertsalaren obra handienetako bat, Baluartera itzuliko da heldu den azaroaren 8an, arratsaldeko 18:00etan. Tchaikovskyren musika bikainarekin balletean egindako istorio hau 1892an San Petersburgoko Mariinsky antzoki mitikoan estreinatu zen. Imperial Heritage Ballet konpainiak Gabonetako amets honen bertsio berezia eskainiko du Nafarroako Auditorioko Areto Nagusian, panpina bizidunekin, izaki gaiztoekin eta heroi sinesgaitz batekin: Cascanueces Printzea; fantasiazko eta emoziozko mundu batean sartzeko gonbidapena.
Sarrerak 34, 39 eta 42 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 37, 42 eta 45 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago. Eta 3 €-ko deskontua ere badago 16 urtetik beherakoentzat eta familia pack-a (4 sarrera edo gehiago) eskuratzen dutenentzat, leihatiletan bakarrik.
Haurrentzako ipuin-formaren pean –Eguberri gauean bizitza hartzen duten panpinak, neska protagonista abentura magikoak bizitzera eramaten dutenak–, El Cascanueces balleta Gabonetako espirituaren fabula bat da, haurtzaro galduak eragindako atsekabeaz eta helduen errealitatearen eta haurren ametsen munduaren arteko talkaz hitz egiten duena. Balleta, Tchaikovskyren ezagunenetako bat, Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin eta Marius Petipa-ren libretoarekin, Alejandro Dumas aitaren testu batetik dator. Testu hori, E.T.A. Hoffmann-en El cascanueces y el rey de los ratones ipuin ospetsuan oinarritu zen.