El Gran Showman filmean oinarrituta eta entretenimenduaren bultzatzailearen istorioa antzeztuz, ikuskizun musikal honetarako sarrerak 30,95 eta 35,95 eurotan jada eskura daitezke
Baluarteko Areto Nagusia gau magiko baten eszenatokia izango da datorren azaroaren 1ean (19:30ean), El Gran Show - Musikala ikuskizunarekin. Show business-aren sorrera ospatzen duen ikuskizun musikal honek P.T. Barnum showman ameslari eta zirkuko enpresariaren istorioa kontatzen du. Ezerezetik sortu zen, mundu-sentsazio bihurtu zen ikuskizun bat sortzeko, eta «Lurreko ikuskizunik handiena» izenez ezagutu zen. Vol Music Events-en eskutik datorren proposamen honek 25 artista izango ditu taula gainean, dantzari, abeslari eta aktoreen artean; eszenaratze original eta harrigarria izango du, arte eszenikoen profesionalek ad-hoc sortutako makillaje eta jantziekin, Miriam Forte-ren koreografiekin, eta Emilio Davilaren eta Christian Martinezen egokitzapen eta zuzendaritzarekin.
Sarrerak eskuragarri daude www.baluarte.com webgunean 30,95 eta 35,95 euroko prezioan. Gainera, txartelak Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-puntuan ere eros daitezke.
LABURPENA
Estatu Batuak, XIX. mendea. P.T. Barnumek bulegari lana galdu berri du, lan egiten zuen enpresak porrot egin duelako. Bere emazte Charity eta bi alabei beti agindutako bizitza eskaintzeko irrikaz, Barnum sekulako proiektu batean murgiltzen da: zirku ikuskizun handi eta harrigarri bat sortzea. Horretarako, Show Bussines-en asmatzaile honek artista paregabeak bilatuko ditu, dantzariak, emakume bizardunak, tatuatuak, altuak... eta era guztietako ikuskizun irudimentsuak. Bere leloa: Zerbait berria egiteko, ohikoa ez den zerbait egin behar da.