Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
23/07/2026

Udako zinema zikloak 'Batman' filma eskainiko du gaur gauean Baluarten

Proiekzioa Erakusketa Aretoan izango da 22:00etan jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Arratsaldeko zortzietatik aurrera zabalik egongo da Iruñeko auditoriumeko 'hondartza', bertan ostalaritza zerbitzua, aisialdirako gunea eta chill out espazioa egongo direla

  • Zinema Beach
  • cine verano Baluarte


Baluarteko Erakusketa Aretoak -hondartza oso berezi bilakatua- Zinema Beach 2026 zikloaren bigarren proiekzioa hartuko du gaur gauean (22:00etan), NICDOk - Nafarroako Filmotekak eta Baluartek antolatuta, Reyno Gourmeten laguntzarekin. Oraingoan, gaztelaniazko azpitituluak dituen jatorrizko bertsioan, BATMAN (1989), Tim Burtonen ikuspegi pertsonala ikusi ahal izango da, tonu ilun eta gotikoan, superheroien zineman ohikoa zenaren kontrakoa. Michael Keaton eta Jack Nicholson protagonista dituen film honek generoa berrasmatu zuen eta geroztik eragin handia izan du. Filmak Arte Zuzendaritza Onenaren Oscar saria eta Jack Nicholsonentzat Aktore Onenaren Urrezko Globorako izendapena jaso zituen.

Proiekzioa 22:00etan izanen da, Nafarroako Auditoriumeko Erakusketa Aretoan. Bertan, hamakak, ostalaritza zerbitzua, jolasak eta hainbat jarduera egongo dira, baita chill-out gune bat ere, arratsaldeko zortzietatik aurrera giro musikaz gozatzeko. Sarrerak 6 € balio du eta saio bererako lau tiketeko pack berezia ere badago, 20€-koa; Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan salgai daude. Sarrerak eta abonamenduak online ere eros daitezke (kudeaketa-gastuak barne +0,95€), www.baluarte.com webgunearen bidez. Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Eta azken udetan bezala, Zinema Beachera hondartza moduan joateak saria izango du. Hainbat promozio berezi egongo dira: hondartzako aulkiarekin udako zineaz gozatzera doazenek Frigoko izozki bat eramango dute opari gisa; hondartzako janzkerarekin etortzen den publikoak (txankletak, bainujantzia, eskuoihala, pareoa, pamela eta flotagailua bezalako bi elementu gutxienez) edaria lortuko du (garagardoa, ardoa edo freskagarria); eta saio bakoitzeko filmaren gaiarekin bat etorriz mozorrotzen direnek krispetak jasoko dituzte eta bi lagunentzako esperientzia esklusibo baten zozketan parte hartuko dute.

Zinema Beach zikloaren hamahirugarren edizio honek beste bi film eskainiko ditu datorren astean: WALL-E (uzt 28) eta LOS CAZAFANTASMAS (uzt 30).