Quiquemago eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik, ikuskizunaren emanaldi bikoitza 17:00etan eta 18:30ean Areto Nagusian izango da. Azken sarrerak salgai
Músico Mágico, musika sinfonikoa eta magia formatu didaktiko eta parte-hartzailean uztartzen dituen proposamena, Baluarte Fundazioaren Baluarte Txiki 25-26 programaren hirugarren ikuskizuna izango da gaur, arratsaldeko 17:00etan eta 18:30ean Baluarteko Ganbera Aretoan. Zehazki, Quiquemagok eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak -Santiago Blanco Cabaleiro maisuaren zuzenduritzapean- Mozart, Tchaikovsky, Dukas edo Grieg konpositoreen obra handien bidez gidatuko dute publikoa, eta magiak eta musikak historian zehar elkarri nola eragin dioten erakutsiko dute.
Emanaldiak helburu didaktikoa du: oinarrizko kontzeptu musikalak partekatuko dira, hala nola dinamikak eta gaien eta bariazioen egitura, eta, horrez gain, Mozarten Txirula magikoa operara, Haydn eta Beethovenen sinfonietara eta beste estilo batzuetara hurbilduko da, hala nola musika folklorikora eta jazzera. Publikoaren parte-hartze aktiboarekin, umorearekin, trikimailu bisualekin eta musika-zati enblematikoekin, Musikari Magikoak musikaren botere eraldatzailea jolasaren eta sorpresaren bidez erakutsi nahi du.
Músico Mágico ikuskizunak 55 minutuko iraupena izango du eta 3 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 10,95 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean. Gainera, Txiki Abonua Nahieran (aukeratu beharreko 4 ikuskizunetarako) eskuragarri dago 30,95 €-an; eta 4 Txiki Abonuko Sorta Nahieran (4 sarrera aukeratu beharreko 4 ikuskizun beberetarako), 104,95 €-an.