Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
27/12/2023

Cantajuegok 'Viva mi planeta' haur-ikuskizunaren bi emanaldi ekarriko ditu gaur Baluartera

Bi saioak Areto Nagusian izango dira, arratsaldeko 16:30ean eta 19:00etan. Sarrerak oraindik eskura daitezke

  • Cantajuego
  • espectáculo infantil
  • espectáculo musical Baluarte


Baluarteko Areto Nagusiak Cantajuegoren ¡Viva mi planeta! Txoritxo batek kontatu zidan haur-ikuskizunaren bi emanaldi hartuko ditu gaur, arratsaldeko 16:30ean eta 19:00etan. Istorio originala, sortzailea eta entretenigarria den honek txoriek duten askatasunera garraiatuko du publikoa. Emanaldian, Cantajuegos adiskideek ikaskuntza handiak egiten lagunduko dute; haiekin batera txikienen pertsonaia gogokoenek –Coco, Pepe eta beste askok– azken hamarkadetako haur talde ospetsuenaren musika arrakastatsuenak ekarriko dituzte gurera.

¡Viva Mi Planeta! Grammy Latinoetarako izendaturiko telesail berritzailean oinarrituta, ikuskizun berri honek fikzio musikalaren istorioak eta abestiak taularatzen ditu, eszenaratze zirraragarri baten bidez. Ikuskizunean, planetaren zaintza, esfortzua eta adiskidetasuna dira balio nabarmenetako batzuk.

Sarrerak 18, 22 eta 25 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.