Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
17/11/2024

El Consorcio gaur arratsaldean itzuliko da Baluartera 'De Mocedades a El Consorcio' birarekin

Taldeak bere 50 arrakasta onenen aukeraketa eskainiko du, 19:00etan Areto Nagusian. Azken sarrerak salgai

  • El Consorcio Pamplona
  • concierto Baluarte


El Consorcio musika taldea Baluartera bueltatuko da gaur, arratsaldeko 19:00etan, De Mocedades a El Consorcio biraren baitan. Amaya Uranga, Estíbaliz Uranga, Iñaki Uranga, eta Carlos Zubiaga-k osatzen dute El Consorcio, Mocedades taldearen ondorengo zuzenak, kide guztiak bertatik atera igaro zirelako. Espainiako ahots-musika talde bikainetako bat  da, eta gaur egun ere bere abesti arrakastatsuenak diraute, besteak beste, Tómame o déjame, El vendedor, La otra España, Qué pasará mañana, Secretaria, Quién te cantará, Desde que tú te has ido, Amor de hombre, Dónde estás corazón, Le llamaban loca eta, nola ez, Eres tú. Bost hamarkadako ibilbidea duen laukote honek, taldekideen ahots apartei esker Grammy Latino Ohorezko Saria lortu zuen 2016 urtean. Gurean, bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidean argitaratutako 50 arrakastarik onenen aukeraketa eskainiko du taldeak zuzenean.

Kontzerturako sarrerak 32 eta 37 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean merkataritza-guneko salmenta-puntuan.