Orkestra sinfonikorako eta narratzailearentzako kontzertu ilustratu honek emanaldi bikoitza ekarriko du Ganbera Aretora, 17:00etan (gaz) eta 18:30ean (eus)
Baluarte Fundazioak 2023/2024 Baluarte Txiki zikloari hasiera emango dio gaur Amatxo Antzararen Ipuinak ikuskizunaren bi emanaldirekin: 17:00etan gaztelaniaz eta 18:30ean euskaraz. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Perry So zuzendariaren batutapean, eta Ana Egiazabal izango dira Maurice Ravelen musikarekin orkestra eta narratzailerako kontzertu ilustratu honetako protagonistak. Oraingo honetan, Loti ederra, Erpurutxo edo Ederra eta piztia bezalako ipuin ospetsuek, besteak beste, bestelako aurpegi bat erakutsiko diete haurrei, poesia, umorea eta ikusleen parte-hartzea uztartuko dituzten testu original batzuen bidez eta gaualdi honetarako bereziki sortutako ilustrazio eta animazio koloretsu batzuen bidez.
Ikuskizunak 50 minutuko iraupena izango du eta 4 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 10 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean. Gainera, 4 sarrera-sortak ere salduko dira, 30 eurotan.