Komedia Erakusketaren azken-aurreko proposamena Areto Nagusian arratsaldeko 18:00etan izango da. Sarrerak agortu dira
Baluarteko Areto Nagusiak Goyo Jiménezen América Forever (The final refrito) ikuskizuna hartuko du bihar, arratsaldeko 18:00etan, MUAK 2026 komedia-jaialdiaren egitarauko azken-aurreko proposamen gisa. Amerika konkistatu ondoren… Espainiatik atera gabe, Goyo Jiménez Iruñeko auditorioa bisitatuko du berriro, bere Aiguantulivinamérica trilogia mitikoko unerik onenen bilduma eguneratuarekin. Ikuskizunak haren klasiko handietako batzuk eta Estatu Batuen, munduaren eta gure gizartea eraldatu duten aldaketen inguruko hausnarketa berriak uztartzen ditu. Sarrerak agortu dira.
América Forever ikuskizunean, umoristak bere unibertso komikoaren parte diren pertsonaiak, egoerak eta gaiak berreskuratu eta gaur egungo ikuspegitik berrikusten ditu, osagai berriak gehituz eta bere umore-estilo nahastezina mantenduz. Barrezko festa bat da, Ameriketako Estatu Batuetako kulturan eta Atlantikoaren alde bateko eta besteko desberdintasunetan zeharreko bidaia proposatzen duena.