Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura,
Deporte y Ocio"
28/09/2023
Gaur arratsaldean 'Grease' musikalanaren lehen saioa taularatuko da Baluarten
Emanaldia arratsaldeko 20:30ean hasiko da. Igandera arte, ekoizpen berezi honen beste bost saio eskainiko dira, 50. urteurrena dela eta
Grease
musical
Baluarte
Grease musikala 1972an Broadwayen estreinatu zenetik 50. urte igaro dira jada eta Baluartera sei emanaldirekin helduko da, gaurtik igandera hain zuzen ere. Garai guztietako musikal onena bezala nabarmendua izan den musikal honek Danny Zuko errebeldearen eta Sandy gozo eta xaloaren arteko maitasun istorioa ekarriko du Iruñeko auditoriumera, gurean azken bisita egin eta hamar urte igaro direnean. Orduan, 2013an, 8.000 lagunek gozatu zuten Baluarten sei emanaldietako bat. Itzultzean, musikal ezagunaren mundu mailako estreinaldiaren 50. urteurrenaren harira sortutako eszenaratze moderno eta gaurkotuagoa aurkeztuko da. Grease musikalaren gaztelaniazko bertsio berri honetan, 30 artista inguruk hartzen dute parte abeslarien eta dantza taldearen artean.
Sarrerak 39 eta 65 euro bitartean www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta La Morea merkataritza-guneko salmenta-gune berrian eskura daitezke.
Jim Jacobsek eta Warren Caseyk sortutako musikal honen erakargarritasun handienetako bat bere soinu banda da, zuzenean interpretatuko dena; bere abesti arrakastatsuak klasiko bihurtu dira eta mundu osoko irratietan ematen dituzte gaur egun ere. Summer nights eta You’re the one that I want zerrenda ingelesetako 1. postuan egon ziren 1978an eta Hopelessly Devoted to you abestia Oscarretarako hautatu zuten 1979an.
Generoko izenburu honek Richard Gere edo Patrick Swayze aktoreek musikalaren remake eta bira ezberdinetan interpretatu zuten Danny Zukoren papera. Baina Grease-en behin betiko ospea 1978an iritsi zen John Travolta eta Olivia Newton-John protagonista izan zituen filmearekin.