Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
16/02/2024

Baluartek La Fura dels Bausen 'Carmina Burana'-ren bigarren emanaldia hartuko du gaur arratsaldean

Igandera arte eskainiko den Carl Orff-en obraren gaurko saioa 20:00etan izango da. Sarrerak 39 eta 65 euro artean eskura daitezke

  • Carmina Burana
  • La Fura dels Baus
  • espectáculo Baluarte


Baluarteko Areto Nagusiak Carl Orffek 1935 eta 1936 artean konposatu zuen errepertorio klasikoko lanik ezagunenetako eta interpretatuenetako bat den Carmina Buranaren eszenaratzearen bigarren emanaldia hartuko du gaur, arratsaldeko 20:00etan. La Fura dels Bausek sinatutako Carmina Buranaren eszenaratze berritzaile hau Iruñeko auditoriumera bueltatu da, Baluarten bertan duela hamalau urte egindako aurkezpen arrakastatsuaren ondoren, oraingo honetan igandera arte bost saio eskainiz. Zuzeneko musika eta 50 artista baino gehiago eszenan dituen ikuskizun honen emanaldietan, publikoa Orffen musika sendo eta erraiezkoan murgilduko da eszena zirraragarrien, efektu berezien eta baita lurrinen bidez ere. 

Sarrerak 39 eta 65 euro artean www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke jada.

Arau moralen urratze eta bizitzaren plazerren gozamenera gonbidatzen duten Erdi Aroko testu batzuetan oinarritu zen Orff instrumentazio anitz, perkusioan aberats eta ikusgarritasun handiko obra hau konposatzeko. La Furak elementu guzti hauek elkartu ditu eszenaratze harrigarria duen ikuskizun hau eratzeko.

EMANALDIAK

Otsailak 16, ostirala: 20:00etan
Otsailak 17 larunbata: 17:30ean
Otsailak 17 larunbata: 20:30ean
Otsailak 18 igandea: 18:00etan