Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
10/05/2026

Silvia Pérez Cruzek kontzertua emango du Baluarten gaur arratsaldean

Abesti Original Onenaren Goya Saria irabazi berri duen abeslari katalanaren kontzerturako sarrera gutxi batzuk geratzen dira

  • Sílvia Pérez Cruz
  • concierto Baluarte


Iruñeko auditoriumera egindako azken bisitatik bi urtera, Sílvia Pérez Cruz abeslaria Baluartera itzuliko da laugarrenez gaur, arratsaldeko 19:30ean, 2026 Biraren baitan kontzertu bat emateko. Alba Floresekin batera Floresek Jatorrizko Abesti Onenaren Goya Saria jaso berri duen artista kataluniarrak abesti berriak joko ditu zuzenean eta Areto Nagusiko eszenatokian Carlos Montfort (biolinak, perkusioa, tronpeta, koruak), Marta Roma (biolontxeloa, tronpeta, koruak) eta Bori Albero (kontrabaxua, tronpeta, koruak) izango ditu lagun.

Sarrerak 34, 44, 48 eta 58 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 34,95 / 44,95 / 48,95 eta 58,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).