Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
27/09/2026

MUAK jaialdiak 'Delirios de España' aurkeztuko du gaur eguerdian Baluarten, Juan Sanguinoren eskutik

Kazetariak 12:30ean Ganbera Aretoan zuzenean eskainiko duen podcast arrakastatsuak Espainiaren bilakaera sozial eta kulturala umorez aztertuko du, herri-kulturako hainbat ikono ezagun abiapuntu hartuta. Azken sarrerak salgai

  • MUAK 2026
  • Festival comedia
  • humor Baluarte


MUAK 2026 – Urteko Komedia Erakustaldiaren azken jardunaldiak Delirios de España ikuskizuna ekarriko du gaur, eguerdiko 12:30ean, Baluarteko Ganbera Aretora; Podium Podcasten arrakasta handiko formatua, bertan Juan Sanguino kazetariak azken hamarkadetan Espainiak izan duen bilakaera herri-kulturaren ikuspegitik aztertzen duena. Proposamen honetarako sarrerek 20 euroko prezioa dute eta Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan eskura daitezke. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 22,5 euroren truke (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Delirios de España ikuskizunak gure herrialdeko pop kulturaren une handietako bat ekarriko du gogora Iruñeko auditorioan: Chenoak txandal jantzita prentsarekin hitz egin zuenekoa, David Bisbalengandik banandu ostean. 2005eko apirilaren 1ean, Chenoa bere etxeko atarira jaitsi zen kazetariak artatzera. Makillajerik gabe, txandal jantzita eta begiak puztuta zituen emakume ospetsu haren irudia biral bihurtu zen, sare sozialak existitu ere egiten ez ziren urte batzuk lehenago.

Gaur egun, «Chenoa txandalean» irudia azken 20 urteetan Espainiak izan duen ibilbide soziokulturala aztertzeko fabula gisa erabiltzen da: 2000ko hamarkadaren hasieran, aurre egitera ausartzen ziren emakumeen aurkako aurreiritzietatik hasi eta 2010eko hamarkadaren amaieran gure matxismoa bera berrikusi eta birbaloratzera. «Estatu Batuetan, berrikuspen feministaren ikurra Britneyk burua moztuta izatea izan zen. Hemen, Chenoa txandalean dugu. Espainian beti izan baikara etxean bezala ibiltzekoak... Batzuetan, hitzez hitz», azaldu du Sanguinok.