Iruñean urriaren 3tik ekainaren 5era garatuko den programazio berria oso femeninoa izango da, oso korala, oso gaztea, ahaltsua eta sustraitze handiduna
Euskadiko Orkestrak (EO) 2025/2026 Denboraldian hamar kontzertu eskainiko ditu Baluarten urriaren 3tik ekainaren 5era hain zuzen ere. Denboraldia oso femeninoa, oso korala, oso gaztea, ahaltsua eta sustraitze handiduna izango da. Errepertorio sinfonikoko erreferentziazko obrak aurkeztuko ditu, baita gure ondarearen parte bilakatuko diren obra berriak ere, adibidez, Felix Ibarrondoren lan berrienaren estreinaldia, ‘Guernica’ izenekoa. Osotara, orkestrak 26 artista eta bi abesbatza hartuko ditu. Euskal ordezkaritza garrantzitsua izango da, bai konposizioaren alorrean (Ravel, Arriaga, Sorozabal, Bernaola, Ibarrondo) bai interpretazioaren eremuan (Miren Urbieta-Vega, Sofia Esparza, Marife Nogales, Elena Sancho Pereg, Marta Zabaleta, Landarbaso Abesbatza, Donostiako Orfeoia, Vocalia Taldea). EOk Pascual Aldave nafar musikagilearen ‘Akelarre’ obra katedralaren lehen grabazioa gauzatuko du, eta euskal musika katalogoan ondare garrantzitsua izango da.
Euskadiko Orkestrak 24-25 Denboraldiaren baitan Baluarten eskainiko dituen hamar kontzertuetarako sarrera solteak irailaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.