Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
24/11/2023

Juanjo Mena zuzendaria Euskadiko Orkestraren Denboraldira itzuliko da Baluarten abenduaren 1ean

Hirugarren abonu kontzertuan, orkestrak Pierné, Ravel eta Fallaren obrak interpretatuko ditu, eta Alfonso Gómez pianistak eta Clara Mouriz mezzosopranoak parte hartuko dute

  • Euskadiko Orkestra
  • conciertos Baluarte
  • música sinfónica


Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldiko hirugarren abonu-programa eskainiko du Baluarten datorren ostiralean, abenduak 1ean, arratsaldeko 19:30ean Areto Nagusian, Ravel/Falla izenburupean. Podiumean, Juanjo Mena, nazioartean ospe handiena duen euskal orkestra-zuzendaria, Euskadiko Orkestraren Denboraldira itzuliko dena folklorea nagusi den programa bati ekiteko. Euskal musika herrikoia Ramuntchoren Oberturan entzuten da. Gabriel Piernék 1908an idatzi zuen Ramuntcho, Pierre Lotiren eleberri horren antzerki-bertsio baten osagarri gisa, eta Maurice Ravelen Concerto en sol lanean ere entzuten da: txistuak, danbolinak eta panderoak gogora ekartzen dituen soinu-estasi batekin hasten da. Ibilbide luzeko beste musikari gasteiztar bat, Alfonso Gómez, pianoko bakarlaria izango da orkestra ehunka kolorez argitzen duen Ravelen partitura honetan. Amaitzeko, eta Clara Mouriz mezzosoprano donostiarrarekin batera, Menak XVIII. mende amaierako Andaluziara eramango gaitu. Bertan, Manuel de Fallaren El sombrero de tres picos obraren protagonista errotarien gorabeherak ikusiko ditugu.

Sarrerak 10 eta 38€ bitartean euskadikoorkestra.eus helbidean eta Baluarteko txarteldegian eskura daitezke.