Soprano estatubatuarrak Richard Straussen Azken lau Liederrak interpretatuko du Areto Nagusian 19:30ean. Orkestrak Arriaga eta Brahmsen obrak ere eskainiko ditu
Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoaren programa berria aurkeztuko du, Arriaga/Strauss. Baluarten kontzertua urtarrilaren 14an izango da, arratsaldeko 19:30ean eta Rachel Willis-Sørensen sopranoak —gaur egun operaren munduko ahotsik ikusgarrienetakoak— hartuko du parte Richard Straussen Azken Lau Liederrak interpretatuz. Straussek 84 urte zituela idatzi zuen, testamentu musikala sinatuz, eta bizitzari, naturari eta amaieraren onarpen lasaiari buruzko gogoeta poetiko eta musikala irudikatzen du.
Rachel Willis-Sørensenek 2020an egin zuen debuta Estatuan, Bartzelonako Liceun, Gustavo Dudamelen aginduetara, Anna Netrebko errusiarraren ordez. Soprano estatubatuarra munduko opera antzoki garrantzitsuenetan aritu ohi da, New Yorkeko Metropolitanen eta Municheko Bayerische Staatsoper-en kasu, eta Euskadiko Orkestraren denboraldian parte hartu ondoren, Londresko Royal Opera Housen arituko da.
GAINONTZEKO PROGRAMA
Kontzertuak, gainera, Juan Crisostomo de Arriaga omenduko du bere heriotzaren 200. urteurrenean. Straussen heldutasun-lana ez dator bat Arriagak 14 urterekin bere orrialderik hilezkorrena den Esklabo zoriontsuak opera idatzi zuen gazte-talentuaren erakustaldi bikain batekin. Orkestrak opera honen obertura joko du kontzertua irekitzeko. Eta programaren bigarren erdian, orkestrak sinfonismo unibertsalaren gailurretako bat eskalatuko du: Johannes Brahmsen 4. Sinfonia. Bere konpasetan —Bachen eta Beethovenen legatuari buruzko gogoeta sakon baten emaitza— maisu alemaniarrak sortu zituen musika-prozesu landu eta konplexuenetako batzuk hedatzen dira.
Jaime Martin flautajole eta zuzendaria izango da programa honen buru. Euskadiko Orkestrak askotan kolaboratu du harekin, gaur egun Melbourne Symphony Orchestraren eta Los Angeles Chamber Orchestraren zuzendari titularra denarekin.
Sarrerak 10 eurotik aurrera salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Baluarteko leihatilan (kontsultatu prezio bereziak).