Hirugarren hitzorduak Josemi Carmona, Diego del Morao, Rycardo Moreno eta Dani de Moron izango ditu protagonista. Horrez gain, Farruquito flamenko-dantzariak eta Lela Soto eta Delia Membrive kantariek parte hartuko dute
Gitarra eta bere alzapua -hariak hatz lodiarekin jotzeko teknika historikoa- izango dira bihar, gaueko 21:30ean, Baluarten egingo den Flamenco on Fire 2024 jaialdiaren hirugarren proposamenaren protagonistak. Zehazki, Alzapúa II kontzertuak Josemi Carmona, Diego del Morao, Ricardo Moreno eta Dani de Morón batuko ditu agertoki nagusiaren gainean, lau ukitzaile garaikide, lau gitarra eskola irudikatzen dituztenak, oroimenari eta orainari lerrokatuta. Lauek gitarran erakusten duten beren artearen aire freskoarekin, sei soken garrantzia berretsiko dute topaketa berezi honetan. Gainera, Farruquito flamenko-dantzariak eta Lela Sotok eta Delia Membrive kantariek parte hartuko dute.
Kontzertu honetarako sarrerak 38 eta 44 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.