Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
05/06/2025

MUAK Navarra umore jaialdiak 'Corta el Cable Rojo' ikuskizunerako bigarren emanaldi bat ireki du

Saio berria hau urriaren 9an izango da, gaueko 22:30ean Ganbera Aretoan. Sarrerak salgai daude jada

  • MUAK Navarra
  • festival comedia
  • humor Baluarte


Nafarroako Komediaren Urteko Erakusketak (MUAK Navarrak) Corta el Cable Rojo ikuskizunaren bigarren emanaldi bat iragarri du, datorren urriaren 9an, gaueko 22:30ean Baluarteko Ganbera Aretoan. Saio berri hau egun berean arratsaldeko 20:30ean programatutakoari gehitu behar zaio, apirilean plazaratu eta 12 ordu baino gutxiagoan sarrerak agortu baitziren. Emanaldi berrirako sarrerak 22 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.

Corta el Cable Rojo zuzeneko umorearen erreferente bat da Espainian, Madrilgo Gran Vian hamarkada bat baino gehiagoko etengabeko emanaldiekin. Bere proposamena inprobisazioan, erritmo bizian eta publikoaren parte-hartze aktiboan oinarritzen da, zuzeneko musika, proiekzioak eta soinu-efektuak formatu arin eta harrigarrian integratuz, eta horrek emanaldi bakoitzean antzerki-esperientzia paregabea bermatzen du.

Etiqueta Negra eta Producciones El Espectador enpresek antolatuta, NICDOren laguntzarekin eta Luis Piedrahitaren zuzendaritza artistikoarekin, 2025eko urriaren 4tik 12ra egingo da jaialdia, Baluarte eta Navarra Arena egoitza ofizialak direla. Jaialdiak umorezko pertsona ospetsuak eta ahots berriak bilduko ditu, eta komediaren aldeko apustua egingo du, adierazpen, kritika eta entretenimendurako tresna gisa.


PROGRAMA IKUSI