Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
13/04/2025

2025eko Musika Sakratuaren Jaialdia gaur arratsaldean hasiko da Baluarten Iruñeko Sinfoniettaren emanaldiarekin

Ganbera Aretoan 19:30ean izango den Denboraren ispilua kontzerturako sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • Festival música sacra
  • Sinfonietta Pamplona
  • concierto Baluarte


Musika sakratua nagusi  izango da Baluarten Aste Santuaren aurreko egun hauetan. Iruñeko Udalak aurten ere antolatu duen jaialdiak Iruñeko Sinfonietta orquestra bueltan ekarriko du Areto Nagusira gaur, arratsaldeko 19:30ean. Caroline Collier zuzendariaren batutapean, Denboraren ispilua izenburua duen kontzertua W.A. Mozarten Adagio y Fuga lanarekin irekiko da; ondoren, Iruñeko Sinfoniettak G.F. Händelen Denboraren garaipena eta desilusioa obraren aukeraketa bat interpretatuko du, bertan Dorota Grzeskowiak sopranoak parte hartuko duela; T.A. Vitaliren Chaconne, biolin eta orkestrarako lanak jarraituko dio, Anna Siwek Przylecka biolin bakarlaria izango duena; eta emanaldiari amaiera emateko, G.F. Händelen Uretako Musika interpretatuko da.

Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.