Kontzertua 20:00etan izango da Harresiaren Aretoan, Anton & Maite Piano Duo taldearen eskutik. Sarrerak ohiko kanalen bidez eskura daitezke
Iruñean irailaren 1etik 12ra ospatzen den 2026ko Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak Baluarteko Harresiaren Aretora bere lehen emanaldia ekarriko du larunbat honetan, hilak 5ean, arratsaldeko 20:00etan. Zehazki, lehen hitzordua Belenish Moreno-Gil konpositorearen monografikoari eskainitako kontzertua izango da. Moreno-Gil aurtengo edizioko egoitza-konpositorea da, eta kontzertu honetarako eguneroko eta performatibotik abiatuta utopia bizitzeko hainbat modutan barrena ibilbidea proposatu du. Anton & Maite Piano Duo bikotearen parte-hartzea ere izango du emanaldiak.
Kontzertuan entzungo diren piezek babesleku gisa funtzionatzen dute egungo krisi klimatikoaren aurrean. Horietako bi obra, NAK jaialdirako erabateko estreinaldiak izango dira. Lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Homenaje a María Zambrano, emakume ahots baten bidez andaluziar filosofo baten pentsamendua aktibatzen da. Mesa camilla kontzeptua, oroimenaren, zaintzaren eta erresistentzia partekatuaren gailu sinboliko gisa adierazten da; edota meritokrazia eta curriculuma legitimazio-tresna gisa, orainaldiari aurre egiteko balio ez duten mekanismoen burokratizazioa eta hutsaltasuna azpimarratuz.
Sarrerek 15 € balio dute, eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan. Online ere eros daitezke, www.baluarte.com webgunean, 15,95 euroren truke (kudeaketa-gastuak barne). Horrez gain, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera ere badago.