Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
18/04/2025

Film Symphony Orchestra zinemako musika onenarekin Baluartera bueltatuko da maiatzaren 24an

FSOk aurkeztuko duen TARAB kontzertuan hainbat filme ezagunetako doinuak ekarriko ditu Areto Nagusira. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • FSO Pamplona
  • música de cine
  • concierto Baluarte


Film Symphony Orchestra bueltan izango da Baluarten maiatzaren 24an (18:30ean) emoziora gonbidatzen duen TARAB izeneko bira berriaren baitan. Constantino Martinez-Orts zuzendariaren batutapean, zinemako soinu-bandetatik bidaia musikal ikusgarria proposatzen du TARAB ikuskizunak. Besteak beste, kontzertuak Dune, Origen, Oppenheimer, Troya, La sirenita, Gravity, Frozen, El regreso de la momia, La lista de Schindler, Leyendas de pasión, Forrest Gump, The Martian, Star Wars: el ascenso de Skywalker eta Animales fantásticos filmetako doinuak ekarriko ditu Nafarroako Auditoriumera. TARAB inspiraziotik sortzen da, musikak gizakiarengan sor dezakeen gogo eta zorion egoera gorenetik.

Sarrerak 46 eta 59 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.