Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
28/11/2023

'Go!azen 10 Kontzertuak' urtarrilaren 21ean helduko da Baluartera

Sarrerak 18 eta 20 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta La Morea merkataritza-guneko informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke

  • musical euskera
  • espectáculo musical infantil
  • Go!azen


Euskal Telebistako Go!azen sail arrakastatsua Baluarten bueltan izango dugu heldu den urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 16:15ean, Go!azen 10 Kontzertuak emanaldiarekin. Telesaileko aktoreak Areto Nagusiko agertokira igoko dira, abesteko, dantzatzeko eta telesailaren alderdi dibertigarriak kontatzeko. Sarrerak 18 eta 20 euro bitartean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke.

Denboraldi honetan, Zuri jada ez da ikasle izango, begiralea baizik. Garazi ez da Basakabira joango ikasle moduan... baina bertan bukatuko du azkenean, aspaldiko etsai ezagun batengandik ihesi. Eta bitartean, Noak, Leak, Mattinek eta Saioak erronka zail bat gainditu beharko dute: haien musika taldea berpiztu behar dute institutora itzuli ahal izateko.