Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
07/05/2026

Gonzalo Jimenezek 'Sinvergonza' emanaldia aurkeztuko du Gabonetan Baluarten

Dagoeneko salgai daude abenduaren 26an Ganbera Aretoan arituko den nafar komikoaren ikuskizunerako sarrerak

  • humor Baluarte


Gonzalo Jiménez komiko nafarra datozen Gabonetan Baluarteko Ganbera Aretoko eszenatokira igoko da, abenduaren 26an (18:00etan), Sinvergonza ikuskizun berria aurkezteko. Stand-up comedy ikuskizun honetan, Gonzalo Jiménezek, umorez, keinuz eta energiaz, bizi edo amestutako egoerak eta pasadizoak azalduko ditu, hezkuntza, gizarte kontraesanak, balioak, herriko eta hiriko bizitza eta hipotekaren dimentsioak bezalako gaiak jorratuz.

Umore-ikuskizun honetarako sarrerak 15 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude. Halaber, online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez, 15,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.