Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
06/06/2025

Gora Musika! taldeak familia ikuskizun bat aurkeztuko du Baluarten abenduaren 22an

Ene Kantak taldeko kide ohi Oiane eta Urkok, Korrontzi, Bixente Martinez, dantzari eta erraldoiekin batera, euskarazko musika proposamen bat ekarriko dute 18:30etatik aurrera. Sarrerak salgai daude jada

  • Gora Musika
  • espectáculo Baluarte
  • euskara


Gora Musika! ikuskizuna heldu den abenduaren 22an (18:30ean) iritsiko da Baluartera, Oiane eta Urko Ene Kantak taldeko kide ohien eskutik. Proiektu honekin bidaia berri bat hasi dute, Korrontzi folk taldeak, Bixente Martinez musikariak, hainbat dantzarik eta erraldoiek lagunduta; elkarrekin, Baluarteko Areto Nagusira proposamen musikal bat ekarriko dute, Gabonetako jaien bezperetan gozatzeko. Sarrerak 15 eta 19 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.