Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
27/03/2024

Eslavaren 'Miserere Handia' izango da gaur arratsaldean Baluarten, Nafarroako Abesbatzen Federazioko Koru Sinfonikoaren eta Nafarroako Orkestraren eskutik

2024ko Erlijio-Musika Jaialdiaren baitan, 20:00etan hasiko den kontzertua Jesús Echeverríak zuzenduko du

  • Festival Música Sacra
  • concierto Baluarte


Nafarroako Abesbatzen Federazioko Koru Sinfonikoak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Hilarion Eslava musikagile nafarraren Miserere Handia interpretatuko dute gaur, arratsaldeko 20:00etan, Baluarteko Areto Nagusian. Jesús Echeverría olitar zuzendariaren gidaritzapean, Cristina Sevillano sopranoak, Lucía Gómez kontraltoak, José Luis Sola tenorrak eta Iñaki Fresán baxuak ere parte hartuko dute kontzertuan. Iruñeko Udalak antolatzen duen Musika Sakratuaren Jaialdiaren baitan, Baluarten aurten egongo den bi kontzertuetako bat izango da hau. Sarrerak salgai daude 15 euroren truke eta www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke.

XIX. mendeko musikologo eta pedagogo espainiar burlatar eta garai guztietako konpositore espainiar ospetsuenetako bat izandakoaren obra gailenetako bat da Miserere Handia. 1837an estreinatu zen Sevillako Katedralean, eta 12 zenbaki ditu. 51. Salmo hau (50 Septuaginta zenbakietan) erromatar liturgian erabiltzen da urteko ostiral guztietako laudeetan, penitentziazkoa baita.