Carl Orffek konposatutako obra 17:30ean eta 20:30ean taularatuko da gaur Areto Nagusian. Bihar azken emanaldia eskainiko da
Baluarteko Areto Nagusiak Carl Orffek 1935 eta 1936 artean konposatu zuen errepertorio klasikoko lanik ezagunenetako eta interpretatuenetako bat den Carmina Buranaren bi emanaldi hartuko ditu gaur, arratsaldeko 17:30ean eta 20:30ean. La Fura dels Bausek sinatutako Carmina Buranaren eszenaratze berritzaile hau Iruñeko auditoriumera itzultzen da, Baluarten bertan duela hamalau urte egindako aurkezpen arrakastatsuaren ondoren. Zuzeneko musika eta 50 artista baino gehiago eszenan dituen ikuskizun honetan, publikoa Orffen musika sendo eta erraiezkoan murgilduko da eszena zirraragarrien, efektu berezien eta baita lurrinen bidez ere.
Sarrerak 39 eta 65 euro artean www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke jada.
Arau moralen urratze eta bizitzaren plazerren gozamenera gonbidatzen duten Erdi Aroko testu batzuetan oinarritu zen Orff instrumentazio anitz, perkusioan aberats eta ikusgarritasun handiko obra hau konposatzeko. La Furak elementu guzti hauek elkartu ditu eszenaratze harrigarria duen ikuskizun hau eratzeko.
EMANALDIAK
Otsailak 17 larunbata: 17:30ean
Otsailak 17 larunbata: 20:30ean
Otsailak 18 igandea: 18:00etan