Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
12/03/2024

Punto de Vista Jaialdiak Sail Ofizialeko bi saio berri ekarriko ditu gaur Baluartera

Gainera, Zinemaldiaren bigarren jardunaldi honetan Lan, Kontaktuak eta Fokuak programak inauguratuko dira

  • Punto de Vista
  • festival cine documental
  • evento Baluarte


Punto de Vista Jaialdiaren bigarren jardunaldian, gaur Sail Ofiziala atalean bost pelikula berri proiektatuko dira Ganbera Aretoan: goizeko 10:00etan SOren 3. Programak Adina Ionescu-Muscelen eta Clara Beaudouxen Sur le fil d 'Ariane; Shuhei Hatanoren Radiance; eta Sohn Koo-yongen Night Walk ekarriko ditu; eta eguerdiko 12:00etan, 4. Programaren baitan, Matthew Wolkowren Procès-verbal eta Anand Patwardhanen Vasudhaiva Kutumbakam/The World is Family pelikulak proiektatuko dira. Sail ofizialaren esparruan, 16:00etan 2. programa errepikatuko da, 19:00etan 3.a eta 21:30ean 4.a.

Gainera, bigarren jardunaldi honetan Lan atala estreinatuko da, Doklab Navarra proiektuaren aurkezpenarekin, 10:00etan Bulevar Aretoan, Jarduera profesionalen baitan. 11:00etan, Lan sailak Rosa María Antuñari eskainitako zinegilea ez den baten Atzera begirakoaren bi film proiektatuko ditu Corona aretoan: Sola eta Rosa Rosae

16:30ean, Gola aretoan, Cinema before 1300 filma ikusi ahal izango da, Jerome Hiler-i eskainitako Kontaktuak atalaren barruan (1. programa). Era berean, Fokuak atala edizio honetan estreinatuko da, 17:30ean, Joël Akafouri eskainitako monografikoaren 1. programarekin, Vivre riche lanaren proiekzioarekin; eta 19:30ean, Su Friedrichen atzera begirakoaren 1. programarekin: Gently down the stream eta Hide and Seek izenburuen proiekzioarekin.

Sarrerak www.baluarte.com web-orrian, www.puntodevistafestival.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian, NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan, eta Baluarteko atondo nagusian eskura daitezke.