Kontzertuak euskarazko herri-kantak, Iparraldeko kantu tradizionala eta Puro Relajo eta Anne Lukinen musika-proposamenak bilduko ditu
Baluarteko Areto Nagusiak Iruñea Kantuan hartuko du datorren azaroaren 1ean (19:00etan), euskal kulturari eta folkloreari eskainitako kontzertua. Hainbat abeslari, abesbatza eta artista gonbidatu izango dira oholtza gainean. Programak euskarazko herri-kantak eta hainbat estilotako proposamenak uztartuko ditu; besteak beste, Puro Relajoren Mexikon inspiratutako errepertorioa eta Anne Lukinen proposamen garaikideagoa.
Sarrerak 20 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude dagoeneko. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.
Proposamenak euskal kultura askotariko publikoetara hurbiltzea eta musika topagune bihurtzea du helburu. Horretarako, Iparraldetik etorritako artzainek ere parte hartuko dute, eta artzainen kantuaren tradizioa hurbilduko diote publikoari. Hala, kontzertuak herri-kantak, kantu tradizionala eta proposamen garaikideak uztartuko ditu, euskal musika-kulturaren aberastasuna eta aniztasuna balioan jartzeko eta musikaren inguruko esperientzia partekatua eskaintzeko.