Artista bizkaitarrak gurean emanaldia eskainiko du arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak agortu dira
Izaro abeslaria Baluartera itzuliko da bihar, hilak 10ean (19:30ean), bere disko berria zuzenean aurkeztera. Cerodenero disko kontzeptuala, zirraragarria eta bizia da; disko horretan artista bizkaitarrak barne-bidaia bat kontatzen du eta pop, folk, elektronika eta sustraiko musiken kontrasteak berreskuratzen ditu. Areto Nagusian emango duen kontzertuan, Izarok bere proposamen musikalaren aurpegirik argitsuena erakutsiko du, baina baita alderik basatiena ere. Kontzertu hontarako sarrerak agortu dira.
30 urte betetzear daudela, Izarori hainbat sari eman dizkiote: 2016an euskarazko disko onenaren MIN sarietan izendatu zuten «om» lanagatik; 2018an Musika Bulegoa saria jaso zuen «eason» lanagatik; eta Bizkaiko Batzar Nagusien aitorpena jaso zuen emakumearen defentsarekin hartutako konpromisoagatik. Gainera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren deia jaso du bere abestiak moldatzeko, eta Ben Sharrock edo Lara Izagirre bezalako zinemagileek bere musika erabili dute.