Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
08/06/2026

Janus Lesterrek kontzertua iragarri du Baluarten 2027ko otsailaren 14an

Musikari beratarrak bere disko berria aurkeztuko du zuzenean Iruñean, Euskalduna Jauregian eta Kursaalen egon ondoren. Sarrerak salgai daude jada

  • Janus Lester
  • concierto Baluarte


Janus Lesterrek bere hurrengo diskoa aurkezteko birari data berri bat gehituko dio: Baluarten arituko da 2027ko otsailaren 14an (19:00etan), beratar musikariaren aro artistiko berri honetako hitzordu berezienetako bat izango den kontzertuan. Iruñeko auditoriumak bira berriko hirugarren geldialdia egingo du, Bilboko Euskalduna Jauregian eta Donostiako Kursaalen emango dituen kontzertuen baieztapenaren ondoren. Hirugarren disko hau zuzenean aurkezteko, Janus Lesterrek (ahotsa eta gitarra) Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia), Julen Barandiaran (baxua) eta Javier Echarri (gitarra) izango ditu lagun.

Sarrerak 25 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 25,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.

Hiru urte etaerdian, Janus Lester Euskal Herriko egungo eszenako ahotsik nabarmenetakoa bihurtu da. Bi album argitaratu ditu, Ez gaitzala loak harrapatu eta Lore, Musika Bulegoa Saria, Gaztea Sarietan Urteko Artista Onenaren saria jasoberri du eta 150 kontzertu baino gehiago ditu atzean. Horrekin, artistak lotura estua eraiki du publikoarekin. Bere bigarren birari hasiera emateko Victoria Eugenia Antzokian sarrera guztiak agortu zituen, eta Bilbao BBK Liveko agertoki nagusietara eraman zuen, Bilboko eta Donostiako Aste Nagusietan milaka pertsona bildu zituen. Horrez gain, Izaro, Neomak, Nøgen edo Idoia bezalako artistekin egindako kolaborazioak eta Gazteako hiru TOP 1 lortu ditu bere azken diskokoabestiekin. Promesa izatetik urrun, egungo euskal musikaren ibilbide esanguratsuenetako bat izatea lortu du.