Urte Berriko Kontzertu Handi hau urtarrilaren 2an izango da, arratsaldeko 18:00etan Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude jada
Strauss Festival Orchestrak Urte Berriko Kontzertu Handia Baluarten eskainiko du Baluarten datorren urtarrilaren 2an (18:00etan), "balsaren errege" Johann Straussen bals, polka eta martxa onenen sortarekin. Orkestrak Europan zehar egingo duen 36. biran kokatzen den hitzordu honetan, ez dira faltako austriar konpositorearen obra ezagunenetako batzuk, hala nola, Napoleon, Loreen festa, Enperadorearen balsa edo Champagne; bere bals ezagunena, Danubio urdin ederra, edo Radetzky martxa. Gainera, Strauss Festival Ballet Ensembleren koreografiek musika konposizioak lagunduko dituzte Areto Nagusiko agertoki gainean.
JPN Concerts-ek ekoiztutako kontzertu honetarako sarrerak 47,95 eta 52,95 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-gunean eskura daitezke.
Europa osoko musikako profesional handiek osatutako Strauss Festival Orchestrak Vienako espiritu tipikoa bizirik mantentzen jakin du, eta, ondorioz, 5 milioi pertsonak baino gehiagok gozatu dute Europa osoan beren kontzertuez. 36 urteko arrakastan, eropear agertoki onenetako batzuetan aritu da, hala nola, Vienako Musikverein, Amsterdamgo Concertgebouw, Berlingo Philarmonie, Hanburgoko Musikhalle, Erromako Auditorium Parco della Musica, Gran Teatre del Liceu, Bartzelonako Palau de la Música edo Madrilgo Teatro Real.