Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
21/02/2024

Juan Dávila datorren astean iritsiko da Baluartera, sarrera guztiak salduta

Komiko madrildarrak La capital del pecado 2.0 umore-ikuskizunaren lau emanaldi eskainiko ditu martxoaren 1etik 3ra

  • Juan Dávila
  • humor Baluarte
  • espectáculo humor Pamplona


Juan Dávila komikoak La capital del pecado 2.0 umore-ikuskizunaren lau emanaldi Baluarteko Areto Nagusian aurkeztuko ditu datorren astean, martxoaren 1ean, 2an eta 3an hain zuzen ere. Dávilak, barreak eta dibertimendua bermatuta dauden komediaren erresistentzia berriak, bekatu nagusien errepasoa egingo du eta publikoari lotsak kenduko dizkio. Sarrerak agortu dira.

La Chocita del Loro-n zazpi denboralditan (100.000 ikusle baino gehiago) La Capital del Pecado-rekin (Madrilgo bakarrizketa komikorik onena izendatu zuten) arrakasta lortu ondoren, Juan Dávila umore ganberroarekin iritsiko da Nafarroako hiriburura, herrialde osoan zehar egingo duen biraren baitan.

EMANALDIADK
Martxoak 1: 20:00etan
Martxoak 2: 18:00etan
Martxoak 2: 20:30ean
Martxoak 3: 18:00etan