Komikoak El Palacio del Pecado umore-ikuskizunaren lau emanaldi eskainiko ditu. Sarrerak agortuta daude
Baluarteko Areto Nagusiak Juan Dávila bakarrizketagilearen El Palacio del Pecado ikuskizunaren lau emanaldi hartuko ditu aste honetan: bihar (20:00etan), etzi (18:00etan eta 21:00etan) eta igandean (18:00etan). Dávilak, barreak eta dibertsioa bermatuta dauden komediaren erresistentzia berriak, bekatu nagusien errepasoa egingo du eta publikoari lotsak kenduko dizkio. Fina La Filla Festival sustatzailearen arabera, urteko umore-ikuskizunik "ganberro eta ausartena" da. 2024ko martxoan Nafarroako Auditorioan egin zuen bisitan bezala, Juan Davilak bere emanaldietarako sarrerak agortu ditu berriz ere.