Komiko madrildarraren emanaldi bikoitzerako sarrerak bihar, hilak 24an, eguerdiko 12:00etan jarriko dira salgai
Baluarten bere debuta izan zen ikuskizunaren lau emanaldietarako sarrerak denbora errekorrean agortu eta urtebetera, Juan Dávila 2025eko martxoaren 29an gurera itzuliko da El Palacio del Pecado umore-ikuskizun berriaren emanaldi bikoitzarekin, 18:00etan eta 21:00etan. Dávilak, barreak eta dibertimendua bermatuta dauden komediaren erresistentzia berriak, bekatu nagusien errepasoa egingo du eta publikoari lotsak kenduko dizkio. Fina La Filla Festival sustatzailearen arabera, "urteko ikuskizunik ganberro eta ausartena" da.
Sarrerak 38 eta 40 eurotan bihar eguerdiko 12:00etatik aurrera erosi ahal izango dira, www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.