Ignasi Taltavullek eta Tomás Fuentesek 2024ko azaroaren 22an eta 23an aurkeztuko dute beren ikuskizuna, bertan ikusleek pasadizo pertsonal deserosoren bat kontatuko dutela
Iruñeko auditorioan berriki lortutako arrakastaren ondoren, La Ruina umorezko ikuskizuna Baluarteko Areto Nagusira itzuliko 2024ko azaroaren 22an eta 23an (21:00etan), hain zuzen ere. Anekdotak, inprobisazioa eta komedia protagonista izango dira berriro ere gaualdi bikoitz honetan. Publikoak ikuskizun ezberdin batekin gozatuko du, eta beren sortzaileek, Ignasi Taltavull eta Tomàs Fuentes komiko eta gidoilariek, "miseriak saria duen leku bakarra" bezala definitzen dute. La Ruina YouTuberentzako programatzat eta "podcast" gisa sortutako elkarrizketa komikoen show bat da. Bertan, publikoak zein gonbidatu bereziek beren pasadizo deserosoena partekatzen dute jendaurrean: bikotekideak whatsapp bidez utzi zituenean, bilera garrantzitsu batean lo hartu zutenean, taxilari batekin gaizki ulertu bat izan zutenean... "La Ruina-n barre egiten dugu, bai, baina, nolabait, talde-terapia ere egiten dugu denok barruan loser bat daramagula ikusita", azaltzen dute umore ikuskizunaren sortzaileek.
Zuzenean parte hartzeko, interesatuek aldez aurretik inprimaki bat bete beharko dute (HEMEN). Sarrerak 20 eurotan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-gune berrian.
La Ruinako mikroetatik Berto Romero, Facu Díaz eta Marc Giró bezalako jendeak pasa dira euren miseria partekatzera, eta guztiok uste baino ergelagoak garela erakutsi digute. Ikuskizun bakoitza desberdina da eta ezin da aurreikusi, eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Denok dugulako (gutxienez) munduak entzutea merezi duen hondamena.