Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
27/07/2023

'Oinak hodeietan' programako gonbidapenak Baluarteko web-gunean eta txarteldegian eskura daitezke

Abuztuaren 3tik 27ra egingo den programak arte eszenikoak eta Nafarroako espazio bereziak lotuko ditu. Sarrera librea izango da, gonbidapena aldez aurretik eskuratuz

  • Con los pies en las nubes
  • Oinak hodeietan
  • invitaciones
  • teatro
  • circo
  • magia
  • danza
  • Navarra

Oinak hodeietan programa abuztuaren 3tik 27ra bitartean egingo da, Nafarroako 15 toki berezitan, eta 20 dantza-, antzerki-, zirku- eta magia-konpainiak hartuko dute parte. Baluarte Fundazioak eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu dute zikloa, Nafarroako Arte Eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren toki entitateekin elkarlanean, eta aurten bigarrenez NICDO enpresa publikoaren laguntzarekin. Iaz bezala, aurten ere programa doakoa izango denez, ikuskizunetarako sarrera librea izango da 50-200 pertsonako edukiera mugatua bete arte, espazioaren arabera. Gonbidapenak www.baluarte.com web-gunean eta Baluarteko leihatilan jaso daitezke, edo emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago herri edo gunean bertan.

(Informazio gehiago, gaztelaniazko albistean)