Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
17/11/2025

Baluartek Los Secretos taldearen kontzertua hartuko du datorren astean

Talde madrildarrak azaroaren 28an eskainiko du emanaldia, 21:00etan Areto Nagusian. Sarrerak, ohiko kanaletan

  • Los Secretos
  • concierto Baluarte


Los Secretos talde madrildarra Baluartera itzuliko da datorren astean, hilak 28an (21:00etan), zuzeneko kontzertua eskaintzeko. 80ko hamarkadako Espainiako pop rock talde entzutetsunetarikoa den honen emanaldian, Espainiaren historiaren eta hainbat belaunaldiren bizitzaren parte diren abestiak gozatu ahal izango ditu publikoak. Areto Nagusiko eszenatokian banda osoa egongo da: Álvaro Urquijo, Ramón Arroyo eta Txetxu Altuberen gitarrekin; Juanjo Ramosen baxuarekin; Jesús Redondoren pianoarekin eta Santi Fernándezen bateria etengabearekin.

Sarrerak 48,95 eta 64,95 euro bitartean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.