ABBAren abesti ahaztezinak ardatz dituen musikalerako sarrerak ohiko kanalen bidez eskura daitezke
Mamma Mia!, Broadwayk eman duen musikal arrakastatsu eta dibertigarrienetako bat, Baluartera itzuliko da zazpi emanaldirekin 2025eko irailaren 25etik 28ra, Espainian egingo duen biraren baitan, maitasuna eta adiskidetasunari buruzko istorio polit bat ekarriz Areto Nagusira. Argumentua greziar uharte baten paradisuan kokatzen da eta ABBA taldearen kantu ahaztezinak ditu ardatz, hala nola Chiquitita, Dancing Queen, Knowing Me Knowing You, Mamma Mia edo Money Money Money.
"Baluartetik igaro den musikalik onenetako bat" edo "Mamma Miak notarekin egin zuen debuta Baluarten, eta aretoa bibrazio ederrez bete zuen" izan ziren tokiko prentsaren laudorioetako batzuk, 2009an Nafarroako hiriburura egindako lehen bisitaren ondoren. Izan ere, 1999 urtean Londreseko Prince Edward antzokian 1999an estreinatu zenetik, mundu osoan 65 milioi ikusle baino gehiago maitemindu ditu musikal honek.
Sarrerak 44, 54, 64 eta 70 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, %15eko beherapena dago 10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat (txarteldegian soilik eskuragarri).
SINOPSIA
Donna, ama ezkongabea eta independentea, hotel txiki baten jabea da Greziako uharte idiliko batean. Han berak bakarrik hazi du bere alaba Sophie, ezkontzera doana. Neska gazteak, inori ezer esan gabe, amaren bizitzatik igaro ziren hiru gizonak gonbidatzea erabaki zuen, benetako aitak aldarera lagun diezaion. Donnak, berriz, haurtzaroko bi lagun gonbidatzen ditu. Taldea berriro elkartzeak barre eta zirrara eragingo dio publikoari.
EMANALDIAK
IRAILAK 25, OSTEGUNA: 20:00
IRAILAK 26, OSTIRALA: 17:00
IRAILAK 26, OSTIRALA: 21:00
IRAILAK 27, LARUNBATA: 17:00
IRAILAK 27, LARUNBATA: 21:00
IRAILAK 28, IGANDEA: 17:00
IRAILAK 28, IGANDEA: 21:00