François López-Ferrer Maisuaren batutapean, programak Carl Nielsen-en Flauta eta orkestrarako kontzertua eta Robert Schumann-en 1. Sinfonia "Udaberria" ere ekarriko ditu
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) 24/25 Denboraldiko bederatzigarren kontzertua eskainiko du bihar, apirilak 3an, Baluarteko Areto Nagusian (19:30ean). François López-Ferrer maisu espainiar-estatubatuarraren gidaritzapean, Laura Vegaren Galdosiana lanaren estreinaldiarekin irekiko da programa. Obra horrek izena ematen dio Kanarietako konpositorearen lan diskografiko berriari, NOSarekin batera grabatu zena. Emanaldiak Carl Nielsenen Flauta eta orkestrarako kontzertua ere ekarriko du. Clara Andrada bakarlaria izango da bertan, 2005etik Frankfurt Radio Symphony Orchestrako eta Chamber Orchestra of Europeko flauta-jotzaile nagusia. Eta bigarren zatian, López-Ferrerrek Robert Schumannen 1. Sinfonia "Udaberria" zuzenduko du.
Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan eskuratu ahal dituzte (soilik leihatilan).