Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
29/06/2024

'Navarra Baila – Iruña Dantza' ikuskizuna Baluarten bihar aurkeztuko da

Proposamena Sinfonia Navarra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko dantzari taldearen eskutik iritsiko da. Sarrerak eskuragarri daude

  • música sinfónica y danza Pamplona
  • espectáculo Baluarte


Baluarteko Areto Nagusia galaz jantziko da bihar Navarra Baila - Iruña dantza ikuskizuna hartzeko, Foru Komunitateko ondare kulturalari omenaldia San Ferminen bezperan. Hain zuzen ere, 19:30ean hasiko den hitzordua bidaia sinfoniko bat izango da Nafarroan zehar dantzaren bidez, eta Sinfonia Navarra –proiektuaren sustatzailea–, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta bere 50. urteurrena ospatzen duen Ortzadar Euskal Folklore Elkartea bilduko ditu oholtza gainean.

Sarrerak 17 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke:  www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.

Eneko Azparren, Urtzi Iraizoz eta Mikel Abete musikagile nafarrek sortutako pieza multzoa izango da Navarra Baila - Iruña dantza lanaren haria. Ikuskizunak agerian utziko du Nafarroako aberastasun kultural handia, bere folklorearen aniztasunean eta bere kultura musikalean islatzen dena. Horrela, Erribera, Zaraitzu, Baztan eta Sakanako haranak, Bortz-hiriak, Nafarroa Beherea edo Iruñeko Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko ditu. Jota ere bertan izango da, duela gutxi Kultura eta Kirol Ministerioak Kultur Ondare Immaterialaren Adierazpen Adierazgarri izendatu duena.