Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
10/01/2026

'Go!azen 12 Kontzertua' Baluarten izango da bihar bi emanaldirekin

Saioak arratsaldeko 16:15ean eta 18:30ean Areto Nagusian izango dira. Azken sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • Go!azen Kontzertuak
  • espectáculo Baluarte


Euskal Telebistako Go!azen telesail arrakastatsua Baluarten bueltan izango dugu bihar Go!azen 12 Kontzertuak ikuskizunaren emanaldi bikoitzarekin: arratsaldeko 16:15ean eta 18:30ean. Telesaileko aktoreak Areto Nagusiko agertokira igoko dira, abesteko, dantzatzeko eta telesailaren alderdi dibertigarriak kontatzeko. Sarrerak 21,95 eta 23,95 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke. 

Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte, eta dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!