Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
03/06/2024

Erriberriko 25. Antzerki Jaialdirako sarrerak, salgai bihartik aurrera

Uztailaren 19tik abuztuaren 4ra bitartean egingo den Jaialdiaren edizio berri honetan antzerkia, musika, dantza eta zirkua uztartuko dira. Txartelak online edo aurrez aurre, Baluarteko eta La Moreako leihatiletan eskuratu ahalko dira

  • Festival teatro Olite
  • entradas Baluarte


Uztailaren 19tik abuztuaren 4ra bitartean egingo den Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hogeita bosgarren edizioaren egitaraua osatzen duten ikuskizunetako sarreren salmenta bihar hasiko da, ekainaren 4an. Sarrerak jaialdiaren eta Baluarte Fundaziaren web-gunean eros daitezke eta aurrez-aurre Baluarteko leihatilan jaso ahal izango dira, ekainaren 4ik uztailaren 5era, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera. Uztailaren 16tik abuztuaren 3ra, ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da, astelehenetik larunbatera. Eta uztailaren 6tik 15era, biak barne, txarteldegia itxita egongo da. Gainera, La Morean dagoen salmenta-gunean ere txartelak eskuratu ahalko dira, ekainaren 4tik abuztuaren 3ra (igandeetan izan ezik), 9:30etik 21:30era, etenik gabe.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak hirugarren urtez jarraian bi emakumek –Ane Pikazak eta Maria Goiricelayak– osatutako zuzendaritza artistikoa du, eta 25. urteurrena ospatuko du, musika, dantza, zirkua eta antzerkia uztartuko dituen diziplina anitzeko programazioarekin. Guztira, Erriberriko Jaialdiak 27 emanaldi eskainiko ditu. Horietatik 14 emakumeek sortu, idatzi edo zuzendu dituzte, 8 Nafarroako konpainietakoak dira, ikuskizun bat nazioartekoa izango da, 2 inklusiboak, bat euskarazkoa eta 3 irisgarriak. Oraingo honetan, programazioa Tafalla, Beire, San Martin Unx eta, lehen aldiz, Pitillasera zabalduko da. Zuzeneko ikuskizun horiez gain, Erriberrin bi sormen-egoitza, lau prestakuntza-tailer eta bi topaketa egingo dira artista eta kazetariekin. 25. urteurrena ospatzeko ziklo bat ere programatu da: gala bat, hiru mahai-inguru eta hiru erakusketa.

PROGRAMA OSOA IKUSI