Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
09/02/2026

Mikel Bermejo maiatzaren 1ean itzuliko da Baluartera 'Eureka' bakarrizketarekin

Aurreko Gabonetan eskainitako emanaldi bikoitzaren sarrerak agortu ondoren, Donostiako umorista Ganbera Aretoko agertokira igoko da berriro. Sarrerak salgai daude jada

  • Mikel Bermejo Pamplona
  • humor Baluarte


Mikel Bermejo euskal komiko eta gidoigilea Baluartera itzuliko da datorren maiatzaren 1ean (19:00etan) Eureka bakarrizketarekin. Proposamen honetan, donostiar umoristak bakarrizketa klasikoa (stand-up) eta publikoarekiko bat-bateko interakzioak (crowdwork) uztartzen ditu, ikuskizun dinamiko eta gaurkotu bat sortuz. Eurekak egungo ohiturei, kultura digitalari, autolaguntzari eta bizitza modernoaren paradoxari buruzko begirada kritiko, zorrotz eta komikoa eskaintzen du.

Sarrerak 40 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean jada salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 20,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).