Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
17/09/2025

Mikel Erentxun Baluarten izango da abenduaren 19an, Duncan Dhu-ren lehen diskoaren 40. urteurrena ospatzeko

Talde donostiarraren arrakastak ekarriko dituen kontzerturako sarrerak 36,95 €-tik aurrera eros daitezke ohiko kanalen bidez

  • Mikel Erentxun Pamplona
  • Duncan Dhu
  • concierto Baluarte


Mikel Erentxunek geldialdia egingo du Baluarten, abenduaren 19an (20:00etan), Duncan Dhu taldearen 40 urteak ospatzeko birarekin. Areto Nagusiko eszenatokian bere banda izango du lagun: Ruben Caballero (gitarra), Mikel Azpiroz (teklatuak), Fernando Neira (baxua) eta Karlos Arancegui (bateria). Talde donostiarraren berrogeigarren urteurreneko kontzertu honetan, bere diskografiako klasiko handiez gozatzeko aukera izango du publikoak; Cien Gaviotas, En Algún Lugar, Casablanca, Esos Ojos Negros, No puedo evitar pensar en ti eta A tu Lado bezalako abestiak entzun ahalko dira, besteak beste.

Get In-ek antolatutako kontzeturako sarrerak 36,95 eta 50,95 euro bitartean eta www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.