Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
23/02/2026

Nafarroako Abesbatzen Elkarteak kontzertu sinfonikoa antolatu du Baluarten martxoaren 31n

FCNAEko Abesbatza Sinfonikoak Eslava eta Mozarten Mezak interpretatuko ditu 2026ko Erlijio-Musikako Jaialdiaren barruan. Sarrerak salgai daude jada

  • FCNAE
  • concierto Baluarte
  • música sacra


Nafarroako Abesbatzen Elkarteak (FCNAE-k) Handitasun Sinfonikoa MEZAK - Eslava eta Mozart kontzertu sinfonikoa antolatu du Baluarteko Areto Nagusian martxoaren 31n, arratsaldeko 20:00etan. Jesús Mª Echeverría maisuaren batutapean, Iruñeko Udalaren 2026ko Erlijio-Musikako Jaialdiaren programazioaren barruko hitzordu honek FCNAEko Abesbatza Sinfonikoa, Soriako Gazte Orkestra Sinfonikoa eta ahots bakarlari talde bat bilduko ditu: Carolina Luquin Duarte (sopranoa), Leticia Leticia Vergara Pérez (mezzosopranoa), Aitor Garitano (tenorea) eta Hodei Yáñez Sorondo (baxua).

Egitarauaren atal bat Hilarion Eslava musikagile burlatarraren Hildakoen Mezari eskainia izango da. Eta kontzertuaren bigarren zatian Wolfgang Amadeus Mozarten Koroatzearen Meza entzungo da. Bi Mezak ia mende batez eta testuinguru oso desberdinez bereizita daude, eta bat datoz tradizio liturgikoa bere garaiko beharretara egokitzeko gaitasunean, sakontasun adierazkorrik galdu gabe.

Sarrerak 15 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOren informazio- eta salmenta-gunean, La Morea merkataritza-gunean jada salgai daude. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 15,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).