Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
21/04/2025

Baluartek Morgan taldearen kontzertua hartuko du maiatzaren 23an

Talde madrildarrak Hotel Tour 2025 biraren baitan emanaldia eskainiko du Areto Nagusian gaueko 21:00etan. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke

  • Morgan Pamplona
  • concierto Baluarte


Morgan talde madrildarra Hotel Tour 2025 birarekin errepideetara itzultzen da, eta Baluarten geldialdia egingo du heldu den maiatzaren 23an, gaueko 21:00etan. Kontzertua Areto Nagusian izango da eta bertan HOTEL MORGAN izeneko estudioko laugarren lana aurkeztuko du zuzenean. Hotel horretatik jotzera aterako dira, eta taldeko kideak bertan biziko dira, gaua pasako dute, atseden hartuko dute eta hurrengoarekin amets egingo dute.

Sarrerak 26 eta 36 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.